Mugikortasun Iraunkorraren Astea martxan ipini dute Durangon. Oinezbusa ekimenagatik, saria jaso du Zabalarra ikastetxeak.
Iazko ikasturtean Eskola Bidea egitasmoan parte hartu zuen Zabalarra ikastetxeak. Oinezbusa ipini zuten martxan; haurrak eskolara euren kabuz joatea sustatzea zuten helburu. Aurreko ikasturtean Landakon egindako esperientziatik hartu zuten horretarako eredua. Esperientzia pilotu honen bidez, herritik mugitzeko modu jasangarriago eta osasuntsuagoen inguruan hausnartu gura zuten. Ikasleek guraso talde batez lagunduta egiten zuten egun batzuetan eskolara bidea.
Ekitaldian ikastetxeko ordezkariek eta gurasoen batzordeko kideek hartu dute parte. Mari Jose Balier alkateordearen eskutik jaso dute errekonozimendua.