PSE-EEk futbol zelai berriko inbertsioa kritikatu du

Anboto 2012ko ira. 13a, 11:33

Durangoko PSE-EEk Tabiran egingo den Futbol 7ko zelai berriko inbertsioa kritikatu du. Sozialisten arabera, EAJren gobernu taldeak 300.000 euro bideratu ditu proiekturako

Durangoko PSE-EEk Tabiran egingo den Futbol 7ko zelai berriko inbertsioa kritikatu du. Sozialisten arabera, EAJren gobernu taldeak 300.000 euro bideratu ditu proiekturako.

 

Pilar Rios PSE-EEko bozeroaleak jeltzaleen aurka egin du: “Abuztuan agindu dute obra, oposizioko alderdiak informatu eta kontsultatu barik”. Sozialisten ustez, udala finantza egoera txarrenean dagoen unean hartu du erabakia gobernu taldeak. “Inbertsio hau 2006an planteatu zen, egoera ekonomikoa oso bestelakoa zenean”. Gaia EAJren kudeaketaz berba egiteko aprobetxatu du Riosek. “EAJk txarto kudeatzen du, eta ez du mahai gainean ipintzen Durangoko beharrizanak lehenetsiko dituen proposamenik”.

 

Sozialistak esan duenez, eskola kiroleko ordezkariekin batu dira, eta zelai faltagatik kexatu zaizkien arren, egungo baliabideak aprobetxatzeko eskatu ei dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!