Zelan osasuntsuago mugitu berbagai, domekatik aurrera

Anboto 2012ko ira. 15a, 16:40

Mugikortasun Iraunkorraren Asterako, gizarte eta kirol elkarteen partaidetza handituko dute

Mugikortasun Iraunkorraren Asterako, gizarte eta kirol elkarteen partaidetza handituko dute.

 

Herri mailako mugikortasun iraunkorra eta kalitatezkoa bultzatzea. Helburu hori ezarri diote domeka honetan hasiko den Mugikortasun Iraunkorraren Asteari. Durangoko Udalak eta IK4-Azterlanek antolatu dute egitaraua. Diotenez, aurten gizarte eta kirol elkarteen partaidetza handituko da. Ondorioz, parte-hartze orokorra handiagotzea ere itxaroten dute. Herritar guztiak gonbidatu dituzte ekitaldietara.

 

Aste osoan zehar burutuko dituzte ekintzak. Edozelan ere, sustatzaileen arabera, egun garrantzitsuena irailaren 22koa izango da: Auto Bako Eguna. Zumalakarregi kalea eta Montevideo etorbidea itxita egongo dira trafikoarentzat, oinezkoek eta bizikletariek erabiltzeko. Goizeko 10:00etan bizikleta martxa aterako da Ezkurditik, eta 11:00etatik aurrera  ibilgailu elektriko eta hibridoen erakusketa ipiniko dute Ezkurdin bertan. 

EGITARAUA

 

 

  • 08:00. Neberondora irteera. Aire kalitatearen azterketa.
    12:00. Marrazki tailerra, Andra Marin.
    13:00. EMJAren aurkezpen herrikoia.
  • Irailak 17
    10:00. EMJAren aurkezpen ofiziala.
  • Irailak 18
    18:00. Bizikleten konponketa tailerra Landakon.
  • Irailak 19 - 20
    08:30. Ikastetxera bizikletan.
    17:00. Bizikleta ginkana Andra Marin.
  • Irailak 21
    16:00. Gidatze eraginkorraren ikastaroa.
    17:00. Autoa elkarbanatzea eta Ekoefizientzia azoka.
  • Irailak 22
    Auto Bako Eguna.

 

  • Irailak 16
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!