Bisitari kopuruak gora egin du aurten

Anboto 2012ko ira. 10a, 12:43

2.429 turista hurreratu dira aurtengo udan turismo bulegora; iaz baino 166 gehiago

2.429 turista hurreratu dira aurtengo udan turismo bulegora; iaz baino 166 gehiago. 

 

Bisitari kopuruak gora egin du Durangon. Ekaina, uztaila eta abuztuko datuak hartu dituzte kontutan neurketa egiteko. 2429 bisitari jaso ditu aurtengo udan Durangoko turismo bulegoak. Iazko kopuruagaz alderatuta 166 turista gehiago joan dira turismo bulegora, udal ordezkariek ohar bidez azaldu dutenez. "Krisi egoera dela-eta, igoera hau positibotzat ematen dugu".

 

Espainiar estatutik etorri dira bisitari gehienak: 1067. Horien baitan, kopuru handienak kataluniarrenak eta madildarrenak izan dira: 244 eta 226, hurrenez hurren. Nazioartetik 449 turista etorri dira; batez ere Frantzia eta Italiatik.

 

Esanguratsua da turismo bulegoak 560 durangarren bisita jaso duela. Kanpoko lekuen informazioa eskatu du gehiengoak.

 

Audiogida zerbitzua bisitarietako askok erabili dutela diote oharrean. Martxan ipini zenetik, 446 lagunek ezagutu dute Durango tresna honen laguntzaz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!