Murrizketen aurka kontzentratu dira anbulategiko langileak

Anboto 2012ko ira. 7a, 14:28

Espainiako Gobernuak esparru publikoan egindako murrizketak salatzeko kontzentratu dira Durangoko anbulategiko langilerik gehienak. Gaurtik aurrera bariku eguerdiro egingo dute protesta.

Espainiako Gobernuak esparru publikoan egindako murrizketak salatzeko kontzentratu dira Durangoko anbulategiko langilerik gehienak. Gaurtik aurrera bariku eguerdiro egingo dute protesta.


Zornotza, Gernika eta beste hainbat anbulategitako langileek ekain amaieratik aurrera barikuro egiten dituzten kontzentrazioei Durangoko anbulategiko langileena batuko zaie gaurtik aurrera. Ordu laurdeneko kontzentrazioa egingo dute, 13:30etik 13:45era, anbulategiko sarreran. Gaurko lehenengo kontzentrazioan 40 bat langile elkartu dira.

Mariano Raxoiren Gobernuak esparru publikoan egin dituen murrizketak salatu gura dituzte. Xabier Onaindia Durangoko anbulategiko medikuaren esanetan, “esaterako orain dela urtebete inguru soldatak murriztu zizkiguten eta abenduko aparteko ordainsaria ere kendu digute”. Horrekin batera, adierazi dutenez, udako eta neguko ordezkapenak egiteko ordezko langileen zerrenda murriztu egin diete, langileen barneko antolamendua eta kudeaketa zailduz.

 

\"\"

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!