2012-2013 ikasturteko jabekuntza ikastaroak prest daude Durangon.
Deneriko gaiak lantzeko aukera emango dute Andragunean: emakumeen nortasuna, gizartean eta politikan duten parte-hartzea, kultura berriak, osasuna eta generoa, munduko emakumeenganako elkartasuna... Interesa daukatenek irailaren 18a baino lehen eman beharko dute izena Andragunean bertan.