Ezinduentzako komun berria ipiniko dute atletismo pistan

Anboto 2012ko ira. 3a, 09:02

Durangaldeko Amankomunazgoak hainbat obra egingo ditu irailean Landakoko atletismo pistan

Durangaldeko Amankomunazgoak hainbat obra egingo ditu irailean Landakoko atletismo pistan.

 

Horietako asko irisgarritasunagaz lotutakoak izango dira, aurreratu dutenez. Esaterako, ezinduentzako komun berria egokituko dute. Prozesu oso baten bigarren fasea izango da, gogoratu dutenez. Lehenengoa duela gutxi amaitu dute: pertika jauzirako koltxoia eta jaurtiketarako kaiola berriak ipini dituzte.

 

Fase biak kontuan hartuta, ia 300.000 euro inbertituko ditu Amankomunazgoak. Irisgarritasunagaz lotutako araudia betetzeko obra hasiko dute. Gainera, eraikinaren sabaia, fatxada eta instalazio elektrikoa ere konponduko dituzte. Oskar Zarrabeitia Amankomunazgoko presidenteak azaldu du helburua ez dela bakarrik mantenimendua hobetzea: “Prestazioak handitzea ere gura dugu”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!