Langile eta zerbitzu publikoen kontrako "erasoa" salatu du LABek

Anboto 2012ko uzt. 26a, 11:55

Elkarretaratzea deitu du LABek, gaur, udaletxearen aurrean. Langile eta zerbitzu publikoen kontrako \"erasoa\" salatu dute

Elkarretaratzea deitu du LABek, gaur 12:00etan, udaletxearen aurrean. Langile eta zerbitzu publikoen kontrako "erasoa" salatu dute.

 

Dagoeneko "hezurretan" dagoen Ongizate Estatua deitu izan den horren indargabetzean "jauzi kualitatiboa" dakarte, LABen esanetan, Espainiko Gobernuak aurkeztutako azken neurriek. BEZaren igoera, langabetuentzako diru-laguntzak mugatzea, pentsio sistemaren berrikuspena, dependentzia laguntzen jaitsiera...  "egoera larriena pairatzen ari diren gizarte sektoreen aurkako eraso zuzena dira". Gaineratu dutenez, Espainiako Bankaren birkapitalizazioak gehiengoarentzat eskubide sozial eta laboralen murrizketak ekarriko ditu, eta une honetan egoera jasanezina duten ekonomia familiarrak oraindik gehiago itoko ditu.

 

 

Murrizketek zerbitzu publikoen egoeran izango duten eragin zuzena argitu du LABek: enpresa publikoak deuseztatzeko planaren bigarren urratsa planteatu dute, udalerri mailan kokatutako enpresatan jarriz jomuga. Langile publikoen soldaten murrizketa berria ere proposatu dute, gabonetako aparteko ordainsaria kenduz, eta, lanpostu publiko berriak sortzea ekidingo duten neurriak mahai gaineratu dituzte, "oraingo langileei eskumen askeko egunak kenduz eta baja egoeran daudenei ordainsariak mugatuz", sindikatuko ordezkariek gogoratu dutenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!