Gaur eta bihar santana jaiak ospatuko dituzte Durangon. Ohitura bihurtu den sua piztuko dute gaur ilunkeran, eta kontzertua ere egongo da ondoren. Arratsalderako umeentzako jolasak ere antolatu dituzte.
Santana eguna ospatuko dute, bihar, uztailak 26. Meza nagusia hasiko da 12:00etan, eta, arratsaldean sardina erreak eskainiko dituzte. Hitzordua 19:30ean jarri dute. Bezperan piztutako suaren eraginez errekara jausitakoak garbitzeko ordua alkartuko dira goizean.