Auzitegi Gorenaren epaiak dio udalak onartutako laguntzak ez daudela plan estrategiko baten baitan.
Berri agentziek zabaldu dute albistea. Durangoko udalak 2009an onartu zuen preso politikoen familiei diru-laguntzak ematea. Sakabanaketaren ondorioz presoak bisitatzeko egin behar dituzten bidaien gastuak kubritzen laguntzeko ziren. Iaz EAEko Auzitegi Nagusiak baieztatu egin zituen laguntzak, eta erabaki horren aurka egin du Gorenak. Estatuaren abokatuak egin du errekurtsoa.
Laguntzak baliogabetzeko, Gorenak dio ez daudela plan estrategiko baten baitan. Arautu baino lehen, laguntzen helburu, eragin eta kostuak zehaztu behar direla.