Alkateak kirol elkarteekin hitzarmenak harrokeriaz sinatzea kritikatu du PSE-EEk

Anboto 2012ko uzt. 13a, 14:23

PSE-EEko zinegotzi Pilar Riosek azaldu duenez, \'Durangoko alkateak kirol elkarteekin sinatutako hitzarmenak harrokeriaz publiko egin dituen arren, berandu eta gainerako alderdiek behartuta egin du\'

PSE-EEko zinegotzi Pilar Riosek azaldu duenez, "Aitziber Irigoras Durangoko alkateak kirol elkarteekin sinatutako hitzarmenak harrokeriaz publiko egin dituen arren, berandu eta gainerako alderdiek behartuta egin du".

 

Durangoko EAJko ordezkari nagusiari gertatzen zaionaren beste adibide bat da hau Riosen berbetan: "Gutxiengoan gobernatzen dute, 21etik 8 baino ez dira, eta berriro ere akordioetara heltzeko duten gaitasun ezagatik aurrekontu luzatuekin". Hitzarmen hauek kontu zirriborroari oposizioak emandako ezezkoarengatik mantentzen direla adierazi du zinegotzi sozialistak,"nahiz eta alkateak lotsa barik etekina beretzako hartu gura duen". Durangoko alkateak arlo eta hitzarmen guztietan jaitsierak proposatzen zituela gogoratu du Riosek "doitasun eta gestio ona argudiatuz, buzoneatu berri duen bere propagandarako aldizkarian 5.000 euro gastatzen dituen bitartean".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!