Klima aldaketaren aurkako udal planean 42 ekintza zehaztu dituzte.
Udalak klima aldaketaren aurkako plana garatu du. Martxoan landu zuten udalbatzarrean eta, alegazio epearen ostean, behin-betiko onartu dute. Guztira, 42 neurri zehaztu dituzte sektoreka.
2015era bitarteko plana da onartutakoa. Ekintzak, aurrekontuak eta arduradunak zeintzuk diren adierazten du txostenak. Energia sektoreari dagokionez, eraikin publikoetan eguzki-panel termikoak edo fotovoltaikoak ezarri gura dituzte udal eraikinetan, 600.000 euroko inbertsioagaz. Eraginkortasun handiko galdarak eta argia pizteko presentzia-detektagailuak ere ipini gura dituzte. Gainera, energia aurrezteko aholkularitza eskainiko diete enpresei.
Hondakin elektronikoak batzeko, enpresaren bategaz hitzarmena lotzeko asmoa dute. Bestalde, haurtzaindegietan eta nagusien egoitzetan pixoihal berrerabilgarriekin lan egitea gura dute, 2014a baino lehen.