Durangaldeko ordezkari bi EH Bilduren balizko gobernu taldean

Anboto 2012ko uzt. 10a, 09:45

EH Bilduk Lehendakaritza eskuratuz gero osatuko lukeen gobernu taldea aurkeztu du. Durangaldeko ordezkari bi egongo lirateke bertan: Julen Arzuaga eta Marian Bilbatua

EH Bilduk Lehendakaritza eskuratuz gero osatuko lukeen gobernu taldea aurkeztu du. Durangaldeko ordezkari bi egongo lirateke bertan: Julen Arzuaga eta Marian Bilbatua.

 \"\"

 

Areta-Laudion jaiotako da Julen Arzuaga, baina, gaur egun Berrizen bizi da. Herritarren askatasunak sailburutza hartuko luke berak. Zuzenbideko lizentziaduna da eta Zuzenbide Konstituzionaleko doktoregaia; 40 urte ditu. NBEko hainbat erakundetan aritu da, eta tortura eta herrien eskubideekin lotutako gaiak landu ditu. Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiko kide izan da.

 

\"\"

 

Hezkuntza, Kirola eta Kultura hartuko luke Marian Bilbatuak (Getxo, 62 urte). Politika Zientzietako lizentziaduna da  eta Hezkuntza Zientzietako doktorea. Durangon bizi da  eta Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultateko irakaslea da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!