Ekintza plana aztergai, Agenda 21eko batzarrean

Anboto 2012ko uzt. 17a, 08:46

Ebaluazio txostenaren arabera, hobekuntza gehienak udal kudeaketan egin dituzte

Ebaluazio txostenaren arabera, hobekuntza gehienak udal kudeaketan egin dituzte.

 

Agenda 21eko Ekintza Plana berrikusten hasi da udala. Horretarako, foro irekiak eratzen dabil, eta irailaren 13an izango da hurrengoa, Landako Gunean. Gizartearen eta ingurumenaren diagnostikoaren zirriborroa aurkeztuko dute.

 

2007 eta 2011 artean garatu zuten lehenengo plana, eta dagoeneko egin dute ebaluazioa. 2011n, 120 ekintzetatik %41 zeuden amaituta, eta %37 ia amaituta. Ebaluazio txostenaren arabera, udalaren gestio arloan egin dituzte hobekuntza gehienak. Arreta Zerbitzua zabaltzea edota informazio panelak ipintzea dira txostenak aipatzen dituen hobekuntzetako batzuk. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!