Egoin SA enpresari adjudikatu dizkiote lanak, eta irailaren 15a baino lehen amaituta gura dituzte.
Egoin SA enpresak egingo du Traña-Matienako haurreskola berriaren eraikuntza. Enpresak eta udalak adosturiko kontratuaren arabera, lanak 2012ko irailaren 15a baino lehen amaitu beharko dituzte: ikasturtea eraikin berrian abiatuko dute, Jose Luis Navarro alkateak esan duenez. Atzerapenik ez badago, Traña-Matienako haurreskola berrian zero eta bi urte arteko 60 umek hasiko dute 2012-2013 ikasturtea.
Jose Luis Navarro alkateak dioenez, “Traña-Matienako haurreskola berriko eraikuntza lanekin hasiko dira aurten onartutako aurrekontuetako inbertsioak gauzatzen; herria hobetzen jarraitzeko udalaren konpromisoa erakusten du horrek”.