Truke azoka egingo dute Gaztetxean zapatu goizetan

Anboto 2012ko eka. 29a, 08:43

Gauza materialez aparte, jakinduria eta abileziak ere trukatu ahal direla diote Sapuetxeko gazteek

Gauza materialez aparte, jakinduria eta abileziak ere trukatu ahal direla diote Sapuetxeko gazteek.

 

Durangoko Sapuetxe Gaztetxean truke azoka egiten hasi dira. Azokaren zergatia azaldu dute: “Guztia ez dela diru bidez lortu behar adierazi gura dugu”. Arropa eta jostailuak dauzkate, adibidez, baina abileziak eta ezagutzak ere trukatu ahal dira. “Laguntzeko ideia guztiak pozik hartuko ditugu”.

 

Hemendik aurrera zapaturo egingo dute azoka berezia, 11:00etatik 13:30era. Hilabete honetan, gazte asanbladakoak desazkundeaz hausnartzen ibili dira, eta horren ondorioz sortu dute azoka. Desazkundea joera bat da, gizakia eta naturaren arteko oreka ezartzea helburu duena. Produkzio ekonomikoa era kontrolatuan gutxitzeko proposamena da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!