Aralar pozik Intxaurrondoko jolas-gune berriagatik

Anboto 2012ko eka. 26a, 08:30

\'Urteetan egin duen aldarrikapenetako bat\' izan dela esan du Aralarrek

"Urteetan egin duen aldarrikapenetako bat" izan dela esan du Aralarrek.

 

Intxaurrondon, Tabira alboan, jolas-gune berria eraiki du udalak. 2010ean EAJk eta Aralarrek aurrekontuen inguruko akordio baten ondorioz eraiki dute, Aralarrek prentsa ohar bidez adierazi duenez. Egitasmo hau umeen eta gazteen egoera hobetzeko asmoz garatu dela esan du Aralarrek, eta uste du udalak lan horretan jarraitu behar duela. Poza agertu du Aralarrek, "jolas-gunea aurrerapausua delako eta aladarrikapena egi bihurtu delako".

 

Ildo berean egindako beste zenbait akordio ere aipatu ditu oharrean.2009an udala haurtzaindegietako matrikulak ordaintzen hastea eta gazteei alokairuetarako diru-laguntzak ematea ipini ditu adibide legez. "Krisiaren ondorio larrienak gizarte klase apalenek pairatzen dituzte, eta horietan bereziki ipini behar da udal politikaren indarra".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!