Bilbo, Iruñea, Biarritz, Donostia eta Euskal Herriko beste hainbat herrigaz batera, Durango bisitatu dute 20 bat japoniarrek. Atxondon bazkaldu dute.
Hogehi laguneko japoniar talde batek bertatik bertatik ezagutu ditu gaur Durangoko altxorrak: Alde Zaharra, Andra Mariako Basilika, Kurutziaga kurutzea… Ez dira lehenengoak. Maiatzean zehar beste talde bi ere etorri ziren, 30-40 lagunekoak. Bilbo, Iruñea, Donibane Lohitzune, Biarritz, Hondarribia, Donostia eta Gipuzkoako kostatik eraman dituen zirkuituko zati izan da Durangon igaro duten goiza. Ondoren, Atxondoko Akebaso jatetxean bazkaldu dute.
Durangoko alkate Aitziber Irigorasen berbetan, “oso garrantzitsua da Durango horrelako zirkuito bateko atal bat izatea; horrela, izugarrizko bultzada turistikoa ematen ari gara Durangori”.
Turistek euren hizkuntzan jaso zuten Durangori buruzko informazioa, audiogida batzuen bidez. Bulego Teknikotik jakinarazi dutenez, orain arte 372 bisitarik erabili dute audiogida zerbitzua eta hurrengo egunetarako beste 24 erreserba eginda daude.