Durangoko Ertzain Etxeko agenteek 50 urteko gizon bat atxilotu zuten eguaztenean gezurrezko pistola batekin denda batean lapurretan egin zuelakoan. Arratsaldeko 18:00etan gertatu zen lapurreta.
Aurpegia jaietako zapi batekin estalita zuela denda batera sartu zen ustezko lapurra. Dendako langileak dirua eman eta gero alde egin zuen. Ertzaintzak azaldu duenez, ondoko kale batean atxilotu zuten. Atxilotuak ez duela aurrekari penalik adierazi du Ertzaintzak.