Saharako 14 neska-mutilek pasako dute uda Durangon

Anboto 2012ko eka. 24a, 08:41

Ekainaren 25 eta 26an etorriko dira, aurten bederatzigarren urtez jarraian, Tinduf-eko (Argelia) errefuxiatu kanpamenduetatik neska-mutil sahararrak. Herria auzo elkartearen bitartez, bederatzi eta 12 urte bitarteko 14 gaztetxo etorriko dira uda Durangon pasatzeko. Ekainaren 28an ondoetorria egingo zaie udaletxean, 18:00etan

Ekainaren 25 eta 26an etorriko dira, aurten bederatzigarren urtez jarraian, Tinduf-eko (Argelia) errefuxiatu kanpamenduetatik neska-mutil sahararrak. Herria auzo elkartearen bitartez, bederatzi eta 12 urte bitarteko 14 gaztetxo etorriko dira uda Durangon pasatzeko. Ekainaren 28an ondoetorria egingo zaie udaletxean, 18:00etan.

 

Oporrak Bakean ekimenaren baitan etorriko dira neska-mutilok. Loiuko aireportuan hartuko dituzte guztiak Herria auzo elkarteko ordezkariek. Durangora ekarriko dituzte eta hilabete biotan etxean hartuko dituzten familien esku utziko dituzte.

 

Iaz beste neska-mutil etorriko dira, aurten ere, Durangora Herriako oordezkariek jakin eragin dutenez: "Espainian gero eta familia gutxiago daude prest gaztetxook etxean hartzeko; berdin gertatzen da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), maila bajuagoan bada be. Hala ere, zorionez, aurten iaz beste neska-mutil etorriko dira Durangora".

 

Udalbatzak ondoetorri ekitaldia prestatu die ekainaren 28rako udaletxean. Opari bat ere emango die. Ekitaldia amaitzerakoan luntxa eskainiko zaie bai neska-mutilei bai etxean hartuko dituzten familiei, Herria elkarteak Durangon duen egoitzan.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!