Premia dutenen artean banatu ditzan hainbat jaki eman dizkio JAEDeri Herria auzo elkarteak. 1.009,93 euro erabili dituzte elikagaiak erosteko.
Herria auzo elkartek bazkideek ahobatez onartu zuten diru- atal bat bideratzea elikagaiak erosi eta JAEDeri helaraztea, horrek premia gehien dutenen artean banatzeko. "Ahal den neurrian, bizi dugun krisi gogor eta sakon honek eragindako kalte handiak arintzeko. Oro har herritargo osoa gero eta gehiago sufritzen ari da kirisi hau, baina, batez ere, klase ahul etab gutxietsienak".
Honako elikagaiok eman dizkiote JAEDeri: 20 oilasko garbi, 36 oilasko izter, 100 kilo pasta, 30 kilo gaileta, 40 kilo azukre, 60 tomate lata, 90 kilo lekari, 100 kilo arroz, 60 litro olio, 360 litro esne, jaioberrientzako 5 litro esne, 16 detergente hautsean eta 16 fardel pakete.