Erosketetarako Batza plataforma birtual berria abiatuko dute irailean Durangaldkeo Merkatarien Elkarteak, +Dendak elkarteak eta Durangoko Merindadearen Amankomunazgoak. Ekimen horren nondik norakoak azaltzeko hitzaldi sorta eratu dute, Kudea konpainiagaz lankidetzan.
Hornitzaileen baterako erosketaren bidez aurreztea da Batza plataforma berri horren helburua, eta mankomunitateko saltoki eta ostalaritza establezimendu guztiak biltzen ditu; +Dendak elkarteko bazkide ez badira ere bai.
Hitzaldi bi emango dituzte saltzaile eta ostalariei zuzenduta. Ekainaren 25ean, 15:00etan, izango da lehenengoa, Durangon, +dendak elkarteak duen egoitzan (Plateruen Plaza, 8). Bigarrena, ekainaren 27an izango da, 14:30ean, Elorrioko Iturri kultur etxean.
Bertaratzeko asmoa duenak 94 681 81 42 telefonora deitu dezake, edo e-maila bidali: gatcdurango@masdendak.com