Musika Eskola klimatizatuko dute, 24.000 euro inbertituta

Anboto 2012ko eka. 24a, 08:23

Durangoko Udal Musika Eskola klimatizatzea erabaki du udalbatzak. Alderdi guztiek bat egin dute: eraikina zaharra da eta beharrezkoa da obra egitea

Durangoko Udal Musika Eskola klimatizatzea erabaki du udalbatzak. Alderdi guztiek bat egin dute: eraikina zaharra da eta beharrezkoa da obra egitea.

 

Uda sasoian bertan bero handia egiten duela-eta, uda aurretik lanak egitea ondo ikusi dute zinegotziek. Aurrekontuetan kreditu aldaketa egin eta 24.000 euro inbertituko dituzte.


EAJ, Bildu, PSE-EE eta PPren aldeko botoekin onartu dute egitasmoa. Aralar abstenitu egin da, obragaz ados egon arren prozeduragaz bat ez datozelako. “Kreditu aldaketak egiten ibili beharrean, hobe da hausnarketa egin eta lehentasunak ipintzea”. Bilduk ere kontrola eskatu du proiektuetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!