Haitiko baserritarren aldeko kanpaina bultzatu gura dute Gizarte Bizia Egunean

Anboto 2012ko eka. 23a, 08:21

Arte Bizia elkarteak sortu du gaurko ekimena

Arte Bizia elkarteak sortu du gaurko ekimena.

 

“Herri adierazpen kolektibo bezala, arte guztien erreibindikazioa kalean”. Horrela azaldu dute Arte Bizia mugimenduko partaideek gaurko antolatu duten Gizarte Bizia ekimena. Jaialdian batzen duten dirua,  Via Campesina mugimenduak Haitiko baserritarren artean elikaduraren burujabetza bultzatzeko martxan jarri duen proiektura bideratuko dute.

 

Andra Mariko elizpean egun osorako ekitaldiak prestatu dituzte. Goizerako, argazkilari bilera, umeen tailerrak eta umeen batukada eratu dituzte. Arratsalderako, Tarde para cambiar adierazpen librea eta Mongoren musika-antzerkia prestatu dituzte. Dantza garaikidearen ikuskizuna eskainiko dute  institutuko neska-mutilek eta Txoribigun dantzariek. 20:00etan, Arte Bizia batukadak alde zaharra girotuko du. Gaueko 22:00etan musikaren hitzordua jarri dute. The Greg Murder, Seconds, Larregi eta The Mockers taldeek kontzertua eskainiko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!