Burgosen egingo dituzte udalekuak Inurriko eskautek

Anboto 2012ko eka. 24a, 09:19

Uztailaren 16tik 28ra bitartean egingo ditu udalekuak Inurri eskaut taldeak. Burgoseko Barbadillo de Mercado herrian pasatuko dituzte egunak, azaldu dutenez

Uztailaren 16tik 28ra bitartean egingo ditu udalekuak Inurri eskaut taldeak. Burgoseko Barbadillo de Mercado herrian pasatuko dituzte egunak, azaldu dutenez.

 

Zortzi eta hamabi urte artekoentzako irteera izango da. Umeek hainbat ekintza edukiko dute aukeran hamabost eguneko egonaldian. Gainera, azken egunerako gurasoak ere gonbidatuko dituzte kanpamentura.

 

Inskripzioa Garai jauregian

Udalekuetan izena emateko egun bi ipini dituzte: ekainaren 27a eta 28a. Garai jauregian –liburutegi zaharrean– egingo dute inskripzioa. 160 euro ordaindu beharko dute paperak betetzean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!