Durango identifikatzeko marka aukeratuko dute

Anboto 2012ko eka. 21a, 10:17

50 irudi aurkeztu ostean, bost finalista daude

50 irudi aurkeztu ostean, bost finalista daude.

 

Hogei laguneko lan-talde bat Durangorentzako marka edo irudiaren bila dabil. 50 diseinu aurkeztu dituzte lehiaketara, eta bost finalistaren artean erabaki beharko dute. Alderdietako ordezkariez gainera, herriko kirol eta kultur elkarteetako kideak ere badaude taldean. Bigarren fasea hasi dute orain: sare sozialen bidez iritzia emateko eskatu diete herritarrei.

 

Iker Oceja zinegotziak adierazi du era erakargarrian eta biztanle eta enpresak aintzat hartuta egin gura dutela prozesua. Beste esparru batzuetako marketin teknikak udalean aplikatu gura dituzte: “Hiriak,  diseinatu eta komertzializatu beharreko produktuak dira”. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!