Bihar eguerdian hasiko dute Intxaurre Egunaren bigarren edizioa, herri probekin.
Ardo dastaketa, herri bazkaria eta musika edukiko dituzte Intxaurre kanpoan eta han atondutako karpan. Iaz 25 urte bete zituen elkarteak, eta urtero jaia egitea erabaki dute.