Euskaltegietarako diru murrizketen kontra

Anboto 2012ko eka. 16a, 08:59

EUDELegaz sinatutakoa betetzea exijitu diote Eusko Jaurlaritzari EAJk, Bilduk eta Aralarrek

EUDELegaz sinatutakoa betetzea exijitu diote Eusko Jaurlaritzari EAJk, Bilduk eta Aralarrek.

 

“Eusko Jaurlaritza eta HABE udal euskaltegien etorkizuna arriskuan jartzen ari dira”. Hori dio EAJk, Bilduk eta Aralarrek onartutako udal mozioak. Jeltzaleek eroan dute gaia udalbatzara. Jaurlaritzak udalei euskaltegiak finantzatzeko ematen dien diru-laguntzetan murrizketak egon direla gaitzetsi dute. 2009an EUDELegaz sinatutakoa betetzea exijitu diote jaurlaritzari.

 

Aralarren ustez, Jaurlaritzarena atzerapausua da. “Mozioa, aurrerapausua izan ez arren, lehengora bueltatzea da”. Bilduk gogoratu du euskaltegi pribatuak ere egoera gaitzean daudela. Gainera, kritikatu du udala dela lehenengoa Euskara Plana ez betetzen. PSE-EE eta PPrentzat, Jaurlaritzak egindakoa diru-egokitzapena da, ez murrizketa. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!