Eguaztenean istripua gertatu zen Tabirako bidegurutzean. Auto baten eta kamioi baten arteko kolpea gertatu zen; ez zen zauriturik egon. PSE-EEren ekimenez, udalaren hirigintza batzordeak biribilgunea errepide erdira lekualdatzea eskatu dio Aldundiari.
Biribilgunetik pasatzea derrigorra izatea gura dute. Obrak egin bitartean, abiadura muga murriztea eta bidegurutzea baliogabetzea exijitu dute.
PSE-EEren ustez, eguazteneko istripuak argi uzten du oraindik gune arriskutsua dela BI-623 errepideko bidegurutze hori. Bertan istripu asko jazotzen direla-eta, PSE-EEk kritika egin du: “Ez dugu ulertzen Aldundiak besoak gurutzatuta jarraitzea”.