Arratsaldeko 14:00etan Ertzaintzaren patruila batek Durangoko Garbigunera jaoteko abisua jaso zuen Ertzain etxetik. Ertzaintzak jakitera eman duenez, gizon bik lapurtutako materiala hainbat sakutan sartuta zeramaten.
Aluminiozko perfilak, ordenagailuen kableak, ordenagailuak eta elektrotresnak zirela gaineratu dute. Ertzaintzak 36 eta 38 urteko bi gizonak lapurreta delitua egotzita atxilotu zituzten.