Banka etikoaz, gaur, Pinondon

Anboto 2012ko eka. 8a, 09:21

Banka etikoari buruzko bideoforuma eta berbaldia eratu ditu M15M Durangaldeak \'Ohiko bankaz aparteko eredu eta alternatibak\' izenburupean

Banka etikoari buruzko bideoforuma eta berbaldia eratu ditu M15M Durangaldeak \'Ohiko bankaz aparteko eredu eta alternatibak\' izenburupean.

 

Bankuen egungo ereduaren berri eman eta horren inguruan eztabaidatuko dute, "egungo krisialdiaren eta sektoreko eskuhartze publikoen baitan". Azaldu dutenez, “bankuetako gestoreen abusuen eta jarduera irregularren ondorioz, familia askok etxebizitza, lanpostua eta, areago, gezurren eta irregulartasunen ondoren, euren aurrezkien eskuragarritasuna galdu dute.  Herritarren eskubideak bermatu behar dituztenen pasibitatearen aurrean, egungo ereduaren alternatiba erreala da banka etikoa”. 

 

19:00etan hasiko da hitzaldia, Pinondo etxean. ¿Que hago con mi dinero? dokumentala ere eskainiko dute. Bertan, elkarrizketa gisa, hainbat banku etikoren ordezkariek --Triodos, Fiare, Coop57 edo Jak proiektua--  ekimenen funtzionamendua eta ezaugarriak azalduko dituzte. Gero, solasaldia irekiko da, eta bertan M15M Durangaldeko ordezkariek informazioa emango dute, esperientzien berri emango eta bertaratuen galderei erantzungo diete.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!