Laugarren urtez antolatu dute Munduko Arrozak jaia, eta, eguerditik aurrera, 600 pertsona inguru batuko dira zapatuan, Ezkurdi plazan. Koadrila eta elkarteek arroza bakoitzak bere erara egin eta hainbat kulturatako jakiak dastatzeko aukera egongo da.
Bazkal aurretik umeentzako jokuak, txaranga, txalaparta eta batukada izango dituzte. 14:30ean ipini dute bazkaritarako ordua. Arratsaldean munduko jokuak, Senegalgo dantzak, Sirimiri taldearen musika eta txokolatea edukiko dituzte.