Montevideo kalea itxiko dute bihar, Arandoñotorre eta Uribarri kaleen artean. Kale hori berriro urbanizatzeko lanen bigarren zatiko lanak hasiko dira eta inguruko trafikoan eragingo du.
Montevideo kale osoan eragingo du trafikoagaz lotutako neurri horrek. Uribarri kaleko 17, 19 eta 21ean, eta, Azoka kaleko 1ean ere eragingo du. Baita Arandoñotorre kaleko 2, 6 eta 8an ere, eta, Pedro pablo Astarloa kaleko 3, 7, 9, 11, 13 eta 15ean.