Urdaibaiko biosferan zehar mendi ibilaldia

Anboto 2012ko eka. 10a, 09:15

Urdaibako biosferan zehar mendi ibilaldia antolatu du Durangoko Udalak ekainaren 15erako. Nagusien Sailak antolatutako irteeran parte hartu gura duenak bost euro ordaindu beharko ditu

Urdaibako biosferan zehar mendi ibilaldia antolatu du Durangoko Udalak ekainaren 15erako. Nagusien Sailak antolatutako irteeran parte hartu gura duenak bost euro ordaindu beharko ditu.

 

Butafumeiron izango da irteer 09:20an. Hiru kilometroko ibilaldia (San Cristobal-Axpe-Txatxarramendi) egingo dute, eta Padura, Landazabala eta Txatxarramendiko parke botanikoa ikusteko aukera izango dute. Horrela azaldu dute antolatzaileek. Durangora 17:00etan bueltatuko dira.

 

Antolatzaileek argitu dutenez, bakoitzak bere otartekoa eroan beharko du eta zapatila egokiak eroatea gomendatu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!