Zabalarra eskolara oinez eta elkarrekin joateko egitasmoa martxan

Anboto 2012ko eka. 4a, 13:18

Eskola Bidea proiektua hasi dute Zabalarran; eskola-umeen eta gurasoen mugikortasun-ohituretan eragin gura dute egitasmoagaz

Eskola Bidea proiektua hasi dute Zabalarran; eskola-umeen eta gurasoen mugikortasun-ohituretan eragin gura dute egitasmoagaz.

 

Etxetik eskolarako joan-etorriak auto barik eta era autonomoan egitea da Eskola Bidearen helburua. Landako Eskolan iaz ekin zioten proiektuari, eta aurten Zabalarran hasi dira egitasmoa garatzen.

 

Gurasoen elkartea eta zuzendaritza Durangoko Udaleko Agenda 21-egaz dabil egitasmoa diseinatzen. Proiektuari ekin aurretik diagnosia egin dute inkesta  bidez eta eskolarako joan-etorri gehienak oinez egiten direla ondorioztatu dute: %85,1. Ikasleen %10,5 autoz joaten da eskolara eta %3,6 bizikletaz.

 

Arduradunek adierazi dutenez eskolarako joan etorrietan ibilgailua ez erabiltzea eta kutsadura murrizteaz gainera, herritarren balore-heziketa indartzea ere bada proiektuaren helburua: "Kalearekiko errespetua sustatu gura da, kalea jolas-gune eta topagune moduan erabiliko delako, betiere, norberaren autonomiaren eta bide segurtasunaren mesedetan".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!