'Emakumeen Saria' dela-eta trafikoa moztuko dute

Anboto 2012ko eka. 4a, 09:53

\'Emakumeen Saria\' txirrindulari lasterketaren eraginez trafikoa moztuko dute, bihar, ekainaren 5ean, Zumalakarregi eta Frai Juan Zumarraga kaleetan. Horretara, 08:00ak baino lehen erretiratu behar dira ibilgailuak Zumalakarregi kaletik; halaber, egun horretan ez da zamaketa-lanik egingo 12:00etatik 15:00etara, kale horretan

\'Emakumeen Saria\' txirrindulari lasterketaren eraginez trafikoa moztuko dute, bihar,ekainaren 5ean, Zumalakarregi eta Frai Juan Zumarraga kaleetan. Horretara, 08:00ak baino lehen erretiratu behar dira ibilgailuak Zumalakarregi kaletik; halaber, egun horretan ez da zamaketa-lanik egingo 12:00etatik 15:00etara, kale horretan.

 

Bestalde, lasterketa Frai Juan Zumarraga kalean amaituko dela kontutan hartuta, Alluitz eta aguirre Lehendakaria kaleen artean aparkaturik dauden ibilgailuak ere erretiratu egin beharko dira ekainaren 5eko 12:00ak aurretik. Era berean, Frai Juan Zumarraga kalean trafikoa moztuko da, 17:30etik 19:00etara.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!