Inbertsioetarako maileguak ez erabili izana salatu du Aralarrek

Anboto 2012ko eka. 1a, 12:30

EAJk ohar baten udalaren zorpetze maila \'oso baxua\' dela esan du; %9,6koa. Jasota baina erabili barik dauden maileguak kontutan hartuta %27,06koa izango litzateke. Kredituak eskatu eta inbertsioak ez exekutatzea leporatu dio Aralarrek EAJri

EAJk ohar baten udalaren zorpetze maila "oso baxua" dela esan du; %9,6koa. Jasota baina erabili barik dauden maileguak kontutan hartuta %27,06koa izango litzateke. Kredituak eskatu eta inbertsioak ez exekutatzea leporatu dio Aralarrek EAJri.

 

EAJk datuok Aralarrek egindako kritikaren ondoren plazaratu ditu. Prentsaurrean, Dani Maeztuk kreditu eskaerengatik Durangoko Udalak 5,1 milioiko zorra daukala esan du. EAJri kredituak eskatu eta gero inbertsioak ez exejutatzea leporatu dio Aralarrek:  "Ezker ikuspegitik zorra ez da kritikagarria justifikatuta badago, baina akordatutako inbertsioen %27 bakarrik dago exekutatuta". Aurrekontuen zirriborroan, 27 milioietatik 12,4 milioi arinago onartutako inbertsioetarako direla kritkatu du. Maeztuk azaldu duenez, inbertsio guztien banakako informazioa eskatu dute, eta erabili ez diren maileguak zer finantzatzeko diren ere bai.

 

"Ordainketak egunean"

Alkateak ohar baten aditzera eman duenez, liburutegia eta igerilekuak lako egitasmoetan diru-kopuru handia gastatu du udalak. Hala ere udalaren zor erreala "oso baxua" dela azaldu du, %9,6koa. 2009an eta 2010ean eskatu eta erabili barik dauden maileguak kontutan hartuta zorra %27,06koa izango litzateke. Alkatearen berbetan, "horrek ez du kostu gehigarririk suposatzen".

 

Irigorasek adierazi du udalak ordainketak "egunean" egiten dituela: "Durangoko enpresa txiki eta ertain askorekin dihardugu lanean, aberastasuna eta lanpostu asko sortzen dituzten enpresekin, eta horregatik epe barruan ordaindu behar dugu, are gehaigo harai hauetan". "Zailtasunak zailtasun" fakturak "zorrotz" ordaintzen dabiltzala adierazi du Irigorasek. 

 
 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!