Sindikatuak dio zerbitzu publikoak deusezten ari direla, “negozio pribatuaren mesedetan”. Hori salatzeko kontzentrazio egin dute gaur Durangoko Landako anbulategiaren aurrean.
LAB sindikatuak kontzentrazioa egin zuen atzo “zerbitzu publiko unibertsalak, doakoak eta kalitatezkoak” eskatzeko. Sindikatuaren ustez, gobernuek diru publikoagaz espekulatu egin dute eta “dirurik ez dagoenaren aitzakia erabiliz, zerbitzu publikoak deuseztu gura dituzte, negozio pribatuaren mesedetan”.
Horregatik, azken urteetan osasunean, hezkuntzan eta arlo sozialean egin diren murrizketak erretiratzeko eta hemendik aurrera zerbitzu horietako laguntzak handitzeko eskatu dute, Europako bataz bestekora heldu arte.
Horregaz batera, Bizkaia, Araba, Gipuzkoa eta Nafarroan marko propio baten beharra azpimarratu dute Espainiako Gobernuaren esku-hartzea ekiditeko.