Alderdi Sozialistak Durangoko Landako Gunean antolatu du, domekarako, Larrosaren Jaia.
Ekitaldian Alfredo Perez Rubalcaba PSOEren idazkari nagusiak, Patxi Lopez Lehendakariak eta Jose Antonio Pastor Euskadiko sozialisten bozeramaileak parte hartuko dute. “Ekitaldi hau euskal sozialisten indar erakustaldia izatea gura dugu, legegintzaldiaren zaborrezko minutuetan gaudela esaten dutenen aurrean”, azaldu dute sozialistek.