Oposizioko taldeek ez dutela akordioetara heldu gura izan esan du alkateak, "hauteskunde aurreko jokuak" direla eta. Beste alderdien zuzenketetan "diru kantitate gehiegizkoak" proposatu dituztela baloratu du.
Aurrekontuen eztabaidako osoko bilkuraren biharamunean, Aitziber Irigoras Durangoko alkateak adierazi du aurrekontuak onartu ez izan arren "seriotasunez eta erantzukizunez" aurrera egingo dutela: "Zailtasun handiagoak izango ditugu proeiktuak aurrera ateratzeko, baina arinago erakutsi dugun moduan, badakigu aurrekontuak luzapen egoeran kudeatzen". Udalaren egoera ekonomikoa Madrilgo neurriekin zaildu egingo dela aurreikusten du alkateak, eta horregatik neurri "latz eta austeroak" hartzea proposatu dutela aurrekontuen zirriborroan.
Hauteskunde autonomikoak gertu daudela eta horregatik oposizioko alderdiek "joku elektoralista" egin dutela kritikatu du Irigorasek: "Hainbatetan batzartu gara baina ez dute akordiorik lortu gura, gurekin argazkirik atera gura ez dutelako".