‘Zure ziztada behar dugu’ kanpainaren barruan etorriko da Plateruenera.
Berria egunkariak Euskal Herri osoan Zure ziztada behar dugu kanpaina jarri du martxan. Hainbat eragile, elkarte eta norbanakok dagoeneko erakutsi diote euren babesa Berria proiektuari.
Durangaldeko ‘ziztada ri’ jarri diote hitzordua dagoeneko. Datorren ekainaren 6an izango da, arratsaldeko 20:00etan, Plateruena kafe antzokian. Martxelo Otamendi Berriako zuzendariak eskainiko du berbaldia. Berria proiektua zein egoeratan dagoen azalduko du Otamendik eguazteneko berbaldian, baita martxan jarri duten kanpaina ere.
Erlauntza hazten
Durangoko euskalgintzako eragileek bat egin dute Berriaren kanpainagaz. Berbaro Taldea (Berbaro euskara elkarteak, Anboto eta Plateruena kafe antzokia), Gerediaga elkartea, AEK, Hizkuntza Eskola, Euskal Herrian Euskaraz, Udal Euskaltegia, Ibaizabal ikastola eta Kurutziaga Ikastola dira Durangaldean ziztada babestu dutenak.
Berria egunkariak maiatzaren 31kako alean jakitera eman zuenez, 2.900 lagunek egin dute diru ekarpena. 5.000 lagunena lortu behar dute.