Eusko Jaurlaritzako eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariek, eta, Durangaldeko gizarte eragileek parte hartuko dute, gaur, Behargintzan izango den mahai-inguruan. Elkarrenarteko komunikazioa bideratu gura du ekimenak.
Javier Ruiz Jaurlaritzako Planifikazio eta Enplegu sailburuordeak parte hartuko du ekitaldian, eta foru aldundiko ordezkari tekniko batek ere bai.
Sartu Durango eta Cáritas Tabiraren ekimenez sortu zen Durangaldeko Gizarteratze Foroa 2004an. Eskualdeko gizarte eta lan arloan diharduen erakundeal elkartu eta euren arteko koordinazioa bultzatzeko helburuagaz.
Elkarezagutzea eta elkarbatzea du helburu Durangaldeko Gizarteratze Foroak, eta "komunikaziorako, analisirako eta hausnarketarako espazio bat" izan gura du. Horrela azaldu dute Durangaldeko Amankomunazgoko arduradunek. Arrisku sozialean dauden pertsonei zuzenduta ekintzak antolatzeko elkarlana bultzatzea ere badu helburu foro horrek. Sartu Durangok, Càritas Tabirak, Berrizko Gizarte Zerbitzuek, Osasun Mentalerako zentroak, Helduen Hezkuntza Iraunkorrak, Durangoko Inmigrazio teknikoak, Landako eskolak, Jeusiten Komunitateak, Durangoko Emakumeren Sustapenerako Zentroak eta Durangaldeko Behargintzak parte hartzen dute foro horretan.