Emaztea jo duela egotzita 27 urteko gizonezkoa atxilotu du goizaldean Ertzaintzak, Durangon. Atzoko goizeko sei eta erdiak aldera atzeman zuten, etxean, Eusko Jaurkaritzako Herrizaingo Sailak jakin eragin duenez.
Atarian aurkitu zuen emakumea Ertzaintzak, oinutsik eta lotarako arropekin. "Oso urdurik" aurkitu zuten biktima, aurpegian kolpeak zituela. Emakumeak ihes egin zuen ustezko erasoaren ondoren eta, Ertzaintzari esan zionez, lehen ere jaso izan ditu tratu txrarrak.
27 urteko ustezko erasotzailea atxilotu zuen Ertzaintzak, komisaldegira eramanez.