Sanfaustoak antolatzeko lehenengo batzarra

Anboto 2012ko mai. 28a, 10:10

Proposamenak batzeko helbide elektroniko bat ere badago. Eguazteneko batzarra 19:00etan hasiko da udaletxean

Proposamenak batzeko helbide elektroniko bat ere badago. Eguazteneko batzarra 19:00etan hasiko da udaletxean.

 

Jai Batzodea aurtengo San Fausto jaiak antolatzen hasiko da aste honetan, eguaztenean. Herritar guztiek parte hartu dezakete batzordean. Batzarra 19:00etan hasiko dute udaletxean. Barrenkale kaleko atetik sartzeko oharra pasa dute bertartik.

 

Batzordeari proposamenak helarazoteko udaleko Erregistro Orokorrean utzi daiteke idatzia, eta mezu elektronikoa ere bidali daiteke jaiak@durango-udala.net helbidera. Proposamen horiek ekainaren 15a baino lehenago aurkezteko eskatu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!