Lankidetze-bide berriak zabaldu gura dituzte Mexicoko Durango hiriagaz. Horrela azaldu dio Mexikoko Durangoko Gobernuko turismo delegatu Pilar Rinconeri Aitziber Irigoras alkateak izan duten batzarrean.
\'Interesgarria litzake, adibidez, bi hirien isteres turiskoak uztartzea Mexikoko jendea gurera erakartzeko eta Mexikoko Durangok dituen aukerak gure herritarren artean zabaltzeko, beti ere, ekonomiak horretarako aukera emanez gero\'. Horrela azaldu zion Aitziber Irigoras alkateak Mexikoko Durangoko Gobernuko turismo delegatu Pilar Rinconeri.
Mexicoko estatuaren delegatua ere ados agertu zen proposamenagaz, batez ere Durangoko Alde Historikotik ibili ondoren eta Kurutzesantu Museoa bisitatu ondoren, bertan Kurutziagako Kurutzea ikusteko aukera ere izan zuten. Barikuan izan zen Mexiko Durangoko Gobernuko turismo delegatu Pilar Rincon Durangon.
Protokolo-opariak eman zizkioten elkarri barikuan izan zuten ekitaldian, eta, ondoren, Francisco de Ibarrak Durango (Mexiko) sortu zueneko 450. urteurren ospakizunetan parte hartzera gonbidatu zuen Durangoko alkate Aitziber Irigoras Mexikoko ordezkariak. Urteurreneko ekitaldiak probestuz, Mexikoko gobernu delegatuak \'Hiru Durangoen\' arteko anaitze-ekitaldiei berriro heltzeko gogoa adierazi zion Irigorasi, Bizkaia, Colorado (USA) eta Mexikoko Durangoen artekoa hain zuzen.
Mexikoko Durango herrialde hartako 31 estatuetako bat da, hau da, Mexikoko federazio-entitate bat da. Hiriburua Durango izenaz ezagutzen bada ere, izen ofiziala “Victoria de Durango” da, Mexikoko lehenengo presidentearen omenez: Guadalupe Victoria, Durango hirian jaio zena, alegia. Iparraldetik Chihuahua estatuarekin egiten du muga; ekialdean, Coahuila eta Zacatecas estatuekin; hegoaldean, Nayarit-ekin; hego-medebaldean, Jalisco-rekin eta mendebaldean, Sinaloa-rekin. Azaleraz laugarrena da. Hiririk ezagunenak dira: Victoria de Durango, Gómez Palacio eta Ciudad Lerdo. Durango estatuak, gutxi gorabehera, 1.632.934 biztanle ditu, eta izen bereko hiriburuak 600.000 biztanle ditu.