Fray Juan de Zumarraga institutukoek \'Negozio plana\' atalean lehenengo saria eskuratu dute, katering enpresa baten ideiagatik. Elorrioko institutuko ikasleek \'Asmakizuna\' sailean irabazi dute, zeinuen hizkuntzarako itzulpen sistemagatik.
Kaiser Katering egitasmoa sortu dute Durangoko Fray Juan de Zumarraga institutuko lau ikaslek. Aldundiaren "Egin eta Ekin" lehiaketan parte hartu dute eta lehenengo saria lortu dute, \'Negozio Plana\' atalean. 48 lanen artean aukeratu dute. Institututik lau taldek aurkeztu dituzte ideiak. Irabazleek honela aurkeztu dute euren proiektua webgunean: "Kaiser Katering. Enperadorearen katering-a, alemanez. Hori da gure enpresaren helburua: bezeroak, enperadoreak bailiran tratatzea".
Elorrioko institutukoek Horrela Hobeto ideiagaz irabazi dute lehen saria \'Asmakizuna\' atalean. Telebista eta irratiko audioa zeinuen hizkuntzara itzultzeko sistema asmatu dute. 84 proiektuk parte hartu dute sail honetan.