Durangaldeko mapa industriala hizpide hartuko dute gaur

Anboto 2012ko mai. 17a, 11:12

\'Durangaldeko eskualdearen mapa industriala. Tokiko industriaren erronka eta aukerak\' izenburupean jardunaldia antolatu dute Durangoko Azterlan metalurgia ikerketa zentroan. Gaur izango da 16:30etik 18:00etara

\'Durangaldeko eskualdearen mapa industriala. Tokiko industriaren erronka eta aukerak\' izenburupean jardunaldia antolatu dute Durangoko Azterlan metalurgia ikerketa zentroan. Gaur izango da 16:30etik 18:00etara.

 

 

Mapa industrialaren emaitzak jakitera ematea du helburu jardunaldiak, Durangaldeko industriaren berezitasunak aztertu eta identifikatuz. Esparru globalizatuan, tokiko industriare sareak dituen gaur egungo eta etorkizuneko  erronka nagusien hausnarketa ere egingo dute, eta funtsezko konpetentziak, ahalmenak eta sektore bakoitzeko beharrizanak aurkeztu ere bai. Horrez gain, lantegien arteko lankidetzaren eta egungo balio-katearen garrantzia ere aipatuko dute.

 

Durangaldeko Amankomunazgoko eta Durangaldeko Eskualdeko Lehiakortasunerako Poloko ordezkariek parte hartuko dute jardunaldian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!