Mendekotasuna dutenen mobilizazioa landuko dute

Anboto 2012ko mai. 16a, 09:58

Udalak eta Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak antolatuta mendekotasuna dutenen senide zaintzaileentzat ikastaro berria hasiko da ekainean: \'Mendekotasuna duten adinekoaren mobilizazioak eta transferentziak\'. Foru Aldundiak lagundutako Zaindu egitasmoaren baitan eratu dute

Udalak eta Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak antolatuta mendekotasuna dutenen senide zaintzaileentzat ikastaro berria hasiko da ekainean: \'Mendekotasuna duten adinekoaren mobilizazioak eta transferentziak\'. Foru Aldundiak lagundutako Zaindu egitasmoaren baitan eratu dute.

 

Bizkar hezurraren eta mugimenduaren anatomia eta fisiologiaren oinarrizko kontzeptuak landuko dituzte. Postura-higienea eta mobilizazioak eta transferentziak ere bai. Eskolak J.M. Barandiaran egoitzan izango dira, ekainaren 5, 12, 19 eta 26an, 17:30etik 19:00etara. 

 

Izena emateko edota informazioa eskuratzeko 94 603 00 46 telefono zenbakira deitu daiteke. Baita zaindu@durango-udala.net helbide elektronikora mezua bidali. Durangoko adinekoen udal egoitzan (P.P. Astarloa kalea 1, 2.) garatzen dute Zaindu programa, 09:30etik 13:30era.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!