Kafe eskola herririk herri mugituko du Baquek

Anboto 2012ko mai. 15a, 11:21

Trailer batetan kafe motak desberdintzen eta kafea prestatzen erakutsiko dute, besteak beste. Durangon, Ezkurdi plazan hasi dute herririk herri sei hilabetez egingo duten bidaia

Trailer batetan kafe motak desberdintzen eta kafea prestatzen erakutsiko dute, besteak beste. Durangon, Ezkurdi plazan hasi dute herririk herri sei hilabetez egingo duten bidaia.

 

"Kafearen kultura eta bere onurak kalera gerturatzea" da Cafés Baquéren azken egitasmoaren helburua. Road show bat hasi dute: Trailer batetan Baquen kafearen formazioa ematen duten pertsonek ostalaritzagaz lotutako taldeei eta publiko orokorrari kafearen nondik norakoak azalduko dizkiete.

 

Jorge Belastegi Baquéko zuzendari komertzialak adierazi duenez, kafe aleak batzen direnetik egoten den prozesu guztiaren berri emango dutela azaldu dute, eta "produktu beragaz ahalik eta maila altueneko kafea zelan prestatu" erakutsi gura dute. 

 

Ezkurdiko plazan egongo da trailerra maiatzaren 21era arte; Bilbora abiatuko da orduan. Sei hilez 50 herri baino gehiagotik pasatzekotan direla azaldu du Belastegik, eta Sanfaustoetan berriro ere Durangora etorriko direla aurreratu du. Trailerraren ibilbide amaieran, azaroan, Durangaldera bueltatuko da kafe eskola, Elorrio eta Abadiñon geldialdiak eginda.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!