Larrinagatxuko bidea konponduko du Durangoko Udalak eta horren eraginez bide hori itxi egingo dute maiatzaren 21ean. Asteburuetan utziko dute zabalik autoentzat.
Udal arduradunek azaldu dutenez, hiru aste inguru iraungo dute Larrinagatxuko bidea hobetzeko eta zabaltzeko lanek.